Getxo Ezagutzen 2014 (hirugarren maila)

 

Argiñe Getxoko plano berezi batzukekin etorri zen gelara. Gauza asko ikasi genuen berarekin.
Torrene kalean Postetxea ikusi genuen eta lan egitera joaten ziren postari batzuk ere bai.
Merkatuan lan polita egin genuen taldeka. Denda batzuetara hurbildu ginen produktuak baita prezioakgaldetzeko ( gero klasean buruketak asmatu egin ditugu). Dendariak oso oso atseginak izan ziren gurekin.
Merkatua museo badirudi!- Adierazi zuen Iñakik, margolan hain politak merkatuan ikustean.
Bidaia zoragarria! Maria Cristina parkean igogailua hartu genuen Ereaga hondartzara jeisteko. Turista batzuekin egin genuen topo eta argazkiak atera gintuzten.
Ereaga hondartzan Klaseko arduradunek hurbildu ziren Getxoko turismo bulegora informazioa eskatzeko. Planoak eta hormairudiak egiteko argazkiak eman zizkigun neskak.
Lan polita egingo dugu! Basagoiti kalean Argiñerekin bildu ginen eta berak azaldu zizkigun gauza oso interesgarriak eraikin enblematiko batzuei buruz: “La casa encantada” adibidez.
Udal Jauregian ere egon ginen berarekin eta gero , neka-neka eginda, metroz bueltatu ginen.

 

About the Author